Kaixo!!! Ostiralean Olentzero etorriko da gelara! Oso pozik gaude eta bere abestia ikasten ari gara. Olentzerori buruz asko hitzeginten ari gara egun hauetan, non bizi den, zer egiten duen, zelakoa den...eta oso gizon jatorra izan arren bere itxura pixka bat bildurtzen du batzutan. Horregatik etxean Olentzerori buruz hitzegiten badiozue zihur lasaiago egongo dela datorrenean.
Gabonetako zuhaitza apaintzen jarraitzen dugu!
Eta lan ta lan eskulanak egiten
Eta urteko azkenengo urtebetetzeak!!
 |
| ZORIONAK VERA!!! |
Eta agindutakoa...gelako kantak!
Komentatu nahi dizuegu, 2 urte B gelan, zapatila batzuk aldatuta eraman zituztela. Pare bat ekarri digute baina emanten du beste gurasoak ez direla konturatu oso antzekoak baitira. 25 zenbakiakoak dira.Ezagunak egiten bazaizkizue itzuli etxean dituzuenak eta aldaketa egingo dugu. Eskerrik asko!
Azkenik, hiruhilabete hau bukatzear dago eta gurekin izan dugun Eneritzek agur esan behar digu. Pena handia ematen digu eta faltan botako dugu baina Celiaren ordezkapena egingo duenez noizean behin bisitan etorriko dela esan digu. MILA ESKER ENERITZ ETA GERO ARTE!!!!😘😘😘😘